Gogoratzen nauzuenetan

Oi zorion!

Idazlea/Escritora: Maite Artabe Urkiri

Ilustratzailea/Ilustradora: Iune Trecet Obeso

Marcialek nobixotan hala agindu bazion ere ez darama erregina bizimodurik Maria Angustiasek.

Lau bider erditu da, eta lauetan aurpegi borobil eta begi beltz handiko neskatoa munduratu du.

Bostgarren haurdunaldi honetan ere, seguru dago emea duela aldean daramana.

Entzun beharko dio senarrari berari egozten etxeko erregina ez izatearen errua.

Jasan beharko du amaginarrebaren begirada zorrotza.

Baina hartua du ebatzia Maria Angustiasek, inork nahi ez duen alaba horri Maria Felicidad ipiniko dio izena, eta guztiaren, guztien eta bere buruaren kontra ere zoriontsu egingo du alaba hori, eta guztiaren eta guztien gainetik zoriontsu izango da bera ere.