Gogoratzen nauzuenetan

Ipuin ilustratuen bilduma

Asun Casasola ipuin lehiaketako liburua

Eskuartean duzun liburua indarkeria matxistarik gabeko jendartea irudikatzeko ahalegin kolektiboa da. Auzolana eta herritar izaera ditu zutabe eta Nagore Laffage eta patriarkatuaren biktima izan diren emakume guztiak izan nahi ditu gogoan. 2008ko uztailaren 7an hil zuten Nagore Laffage. Ordutik, baina, izugarria izan da haren amak, Asun Casasolak, erakutsitako indarra eta kemena. Bere izena duen Ipuin Lehiaketarekin Asun omendu nahi izan dugu Irungo hainbat eragilek, baita lehiaketak izandako bi edizioetan parte hartutako 500 pertsonek ere. Ipuin horietako batzuk eskuartean dituzu orain, hainbat emakume ilustratzailek mimoz egindako marrazkiekin lagunduta. Ilusioz eta elkarlanean erditutako lana da hau, orain zure proiektua ere badena. Gozatu, hausnartu eta elkarbanatu. Guztiok garelako Nagore.

Taldea

Ametsetik liburua gauzatu duten emakumeak

Eragile herritar ezberdinek sortutako plataforma da Txingudi Anti Sexista, Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren sustatzailea. Bertan eta baita beste egitasmo feminista batzuetan urteetan jardun eta gero, Parean elkartea sortu dugu. Feminismotik eragiten jarraitzeko bokazioarekin jaio gara. Liburu hau da sortzen dugun lehengo egitasmoa, herri mugimendua aliatu hartuta eta sorkuntzaren indarraz baliatuta jendarte eraldatzeko helburuarekin aritu gara. Parez pare emakumeon eskubideak aldarrikatzeko.

Prologoa

Asun Casasolaren eskutik

Liburu txiki honek Asun Casasola Ipuin Motzen Lehiaketan egindako lan aparta jasotzen du, indarkeria matxistaren aurkako gaitzespen keinu bat. Adin, arraza edota klaserik aintzat hartzen ez duen XXI. mendeko gaitza da indarkeria matxista, eta, tamalez, gertuegi bizitzea egokitu zait. Denborak irakatsi dit, ekintza xumeenek ere, eragina izan ohi dutela. Hori dela eta, idatzi hauetan ageri den hitzetako bakoitzak indarra ematen dit jendartean errotuta dagoen germen honen aurka borrokan jarraitzeko.

Non erosi?

Gogoratzen nauzuenetan

"Indarkeria matxistatik askatzeko hamahiru narrazio"

Hurrengo ekitaldiak

Apuntatu itzazu agendan!

Iluntasunetik argitasunera bidea eraikitzen.

Parean elkartea

Berriak

Berri gehiago irakurri