Gogoratzen nauzuenetan

[Bideoa] Indarkeria matxistaren kontrako irakurketa magikoa

Gogoratzen nauzuenetan liburuaren irakurketa musikatua egin dute hainbat kirolarik, gaur, CBA liburutegian. Liburuko lau ipuin labur irakurri dituzte Olatz Zabala, Marina Elosegi, Ander Elosegi eta Itxasne Sagarzazu kirolariek. Kontakizuna arpaz lagunduta egin dute, eta horrek ukitu berezia eman dio ekitaldiari.

Aurkezpenean gogorarazi dutenez, Gogoratzen nauzuenetan liburua Asun Casasola sarietara aurkeztutako lanetako batzuekin osatuta dago, hamahiru, guztira, eta horiek eskualdeko ilustratzaile batek egindako ilustrazioarekin lagundu dituzte.

Horrez gain, gogorarazi dute helburua ez dela liburua bera, baizik eta erreminta bat izan nahi duela ikastetxe, elkarte eta bestelako eragileekin indarkeria matxistaren gainean kontzientziatzeko.

Asun Casasola Nagore Laffageren ama ere ekitaldian izan da.

Gabonetako Krosa Hasiera batean, bi ekintzen artean lotura handirik ez badago ere, gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Gabonetako Krosa izango da BAT Bidasoa Atletiko Taldearen eskutik, Irungo kaleetan. Aurten bi ekitaldiak batuta datoz; izan ere, lasterketarako izen emate bakoitzetik euro bat Asun Casasola ipuin lehiaketa antolatzera bideratuko da.

Bideora linka